Ulia sutan

P1016396


Abuztuaren 17an Uliako mendian sute bat gertatu zen. Oraindik ez dago oso argi zerk eraginda gertatu zen, baina aurtengo uda lehorrak eta Donostiak jasotako tenperatura altuak zeresan handia izango zutela ziur nago.

Sutea gertatu eta aste batzuen buruan, gertatu zen lekura joan ginen, argazki batzuk atera eta erretako ingurua ikusteko asmoz.

Erretako tokia orain dela urte batzuk ere (2007an) erretako lekua da, Faro de la Plata izeneko itsasargiaren inguruan.

Telefono mugikor baten GPS-a erabilita, suteak kaltetutako perimetroaren gerturatze bat egin genuen, eta horrekin google-maps en ezarri dugu kokalekua eta Google Earth erabiliz erre zen ingurua era bai:

Google Earh programerekin ireki daiteke/Para abrir es necesario disponer de Google Earth

El incendio que se produjo en Ulia el pasado 17 de Agosto, quemó aproximadamente 10 hectáreas en la zona del Faro de la Plata

Erretako hektareak 10 ingurukoak omen dira diputazio eta hedabideen arabera. (gure datuen arabera kalkulatzen saiatu naiz gvsig erabiliz, baina ez da uste bezain erraza!!)

Gu sutea gertatu eta aste bete beranduago joan ginen Uliara, mendia nola zegoen ikusteko asmoz. (Ander Izagirreren teoriaz gogoratu nintzen gora gindoazela)

Sute gogorra izan bazen ere, inguruko bidexkak eta bertaratutako teknikoek lan ona egin zuten, eta erretako zatia ez zen oso handia izan.

Dagoeneko iratzeak hasiak ziren ernaberritzen gu handik egon ginenean. Iratze hauek segituan hasiko dira erretako leku guztia kolonizatzen, baina… erre ere erraz egingo dira hurrengo batean!
Datorren urteetara begira, sute hauek berriro gerta ez daitezen, inguru hortan zuhaitzak landatzea ideia ona litzateke.

Argazki bilduma/Álbum de fotos


Berriak/Noticias en los medios:

Ibilbideak/Rutas

 

Egileak:

Lucia Peña eta Izaro Basurko

 

Anuncios

2 Comments

    1. 🙂
      Noski baietz!!! Zure zain egon nintzen ea ikusten zintudan!! Nire teoriaren arabera, normalean taldean bazoaz lehenengoak bakarrik agurtzen du, eta bertakoek ohitura gehiago dute agurtzeko.
      Non ipini muga? Hori zaila da!!

      Me gusta

Qué te parece? Deja un comentario, que hace ilusión!!! ;)

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s