SOS Arrazakeriak urtero martxan jartzen duen Bizilagunak ekimenean parte hartu dugu eta Dwarika eta Bina ezagutzeko aukera izan dugu. Nepaletik etorri ziren Donostiara eta hementxe ditugu gure artean, hiru urte beraien bizipen guztiekin.
Dwarika eta Binaren bazkari ederra dastatu eta gero, hauen bizipoza eta lasaitasunaren zatitxo bat ekarri dugu gurera. Espero dugu hurrengo batean haiek ere gure bizitzaren zatitxo bat elkarbanatzeko aukera izatea, egun polita pasa dugu batera eta!
Mila esker SOS Arrazakerian lan egiten duten boluntario eta pertsona guztiei eman diguzuen aukera polit honengatik!
Categorías:Personal
Izaro
Hementxe ere aurki nazakezu! => https://pleroma.libretux.com/izaro
Aquí puedes ver sobre lo que suelo hablar y podemos interactuar => https://pleroma.libretux.com/izaro
Zer iruditzen? Qué te parece? Utzi iruzkinen bat, eskertuko da! Deja un comentario, que hace ilusión!!! ;)