Neguko bizikleta baten gogoetak

Bagara nahikoak Donostian bizikletan gabiltzanak; etxera bustita iristen garenak eta lanean beti galtzerdi eta galtza pare bat ditugunak aldatzeko. Gure bizikleta maiteak aparkalekuetan busti, lehortu eta zaintzen ditugunak.

Onartu behar dut, haserre punttu batekin idazten dudala sarrera hau; baina Donostiako udaleko mugikortasun sailak abiatu duen kanpaianak sumindu egin nau.

IMG_20150324_203423
Kanpainaren kartela

Kanpaina, berez neguan bizikleta gehiago erabiltzeko eginda dago eta gomendio oso “interesgarriak” ematen ditu, horren adibide: Zaindu bizikleta, ez ibili espaloitik, egin ezazu seguru bat…

Baina… ez al dira konturatu zeintzuk diren bizikleta ez erabiltzearen benetako arazoak?

IMG_20150324_162703
Arazo horietako bat

 

Bidegorriak putzu gabe gozatzea ondo legoke, eta autoen ondoan daudenak hauen zipriztenetatik babesturik egotea ere bai. (Kontxakoa adibidez….) Horrek bai lagunduko lukeela bizikleta zale gehiagok neguan ere bizikleta hartzea!

Beste aldetik… saiatu al dira mugikortasun sailekoak neguan, euri zaparrada baten erdian donostiako kaleak erabiltzen? Lortu al zuten kotxeren batek legea bete eta 1,5metrotara pasatzea?

Agian, kotxe eta motor gidariei bideratutako kanpaina egitea komenigarria litzateke, neguan, ilunpean eta euria ari duenean kontu gehiago izan zezaten beraiekin errepidea partekatzen duten beste ibilgailuekin.

Mugikortasun saileko kide maiteok, mila esker zuen  gomendiengatik, baina datorren urterako;  1,5metroko tartea errespetatzen ez duten kotxeentzet Ander Izagirre sustatzen ari den “Olasagasti doktrina” -ri babesa ematea gomendatzen dizuet. Panel horiek baino askoz ere  eraginkorragoa izango da.

P.D. Honekin ez dut Donostian bizikletak erabiltzearen alde egin den lan guztia pikutara bidali nahi. Oso lan ona burutu da orain arte bizikleta suspertzearren, baina tamalez… kanpaina honekin ez dute asmatu.

Anuncios

Qué te parece? Deja un comentario, que hace ilusión!!! ;)

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s