Aldundi berriak errauskailuaren mamua berpiztu du Gipuzkoan. Errauskailuak dakarren eredu energetikoak ez du batere zentzurik… Bilboko Zabalgarbiren eredu ustela Gipuzkoara ekarri eta kopiatu nahi al dugu? Etekina lortzeko gero eta zabor gehiago sortu arazten duen eredua al da nahi duguna? Gutxi batzuen poltsikoak bete eta gestio pribatua edukiko duen eraikin bat ordaindu nahi al dugu diru publikoz? Bertakoen osasuna kontuan hartzen ez duen errausketak egin nahi al ditugu gau eta egun?
Zentzugabekeria honen aurrean oraindik ere galdera gehiago egin daitezke, baina denek dute erantzun erraza: bizitzaren alde egiten badugu, errausketak ez du zentzurik.
Ekainaren 26ean egindako giza-katearen ondoren, Gipuzkoako Plazan geratu dira hainbat herritar Zubietan egin nahi den Errauskailuaren proiektua gelditzeko asmoz. Talde polita sortu da, dinamika ederrak eta demokraziaren funtsean dagoen herri indarra nabari da.

Asanblada Elkano Kalean
Hasiko dira betiko ustel eta boteredunak bere gezurrekin. Adi egon gaitezen, beste eredu energetiko eta sozial baten alde gaudenok lan asko dugu egiteko oraindik eta. Bitartean, animo Gipuzkoako Plazan zaudeten guztioi, mundu hobe baten itxaropena berriro piztu duzue eta. Mila esker!
Argia, Diagonal, Topatu eta Berriak informazio polita ari dira elkarbanatzen, eta Twitter erabiliz #GipuzkoaZutik traolak ere esteka politak ditu.
Categorías:Energía Medio Ambiente Política
Izaro
Hementxe ere aurki nazakezu! => https://pleroma.libretux.com/izaro
Aquí puedes ver sobre lo que suelo hablar y podemos interactuar => https://pleroma.libretux.com/izaro
Zer iruditzen? Qué te parece? Utzi iruzkinen bat, eskertuko da! Deja un comentario, que hace ilusión!!! ;)