Googlen hezkuntzan

Lagun asko hezkuntza munduan izanda, azken aldian asko entzuten nien ChromeBook, Gdrive, Gsuite eta horrelako hitzekin jardunean. Ez luke agian arraro izan beharko, baina lagunek duten teknofobia ezagututa nire harridurak ikertzera gonbidatu ninduen.
Galderatxo batzuk egin eta gero, konturatu nintzen eskola eta institutu publiko zein pribatuetan, googlek eskainitako sistema guztiak erabiltzen ari zirela. E-posta, dokumentuak lantzeko zein gordetzeko aplikazioak eta noski, nola ez… ikasle bakoitzarentzat bere ordenagailu berri, polit eta merkea, Chromebook-a!

Chromebook
Haurrak Chromebook-ekin. Kevin Jarrett-en argazkia.

Geroxeago, hack.in#badakigu elkarteak sortutako Telegram taldeko kideei ere galdera luzatu diet eta hauen eta Librezale taldean izandako berantzunei esker diagnostiko kaxkar bat egitera ausartzen naiz:

Nola dago egoera eskoletan?

Honek, gure eskola guztietako datuak (ikasle kopurua, ateratako argazkiak, bideoak, notak, noiz egiten ditugun azterketak, nora goazen eskolako txangoetan…) enpresa amerikarraren menpe izatera bidean dugula erakusten digu. eta ez hori bakarrik, gainera zerbitzu horiek hedatzen laguntzen ari garela!
Txopik hala dio:

“Haur guztiek Google kontuak izatea eta beraien artean erlazionatzea pertsona txiki horiek katalogatu egiten ditu, oso gertutik gainera. Hortik hasita, jendeak Google sesioa ixten ez duenez, pertsona horiek profilatzen jarraitzen du: zeintzu bideo ikusten dituen Youtuben, zein telefono erabiltzen duen, non eta norekin erlazionatzen den eta abar luzea.”

Enpresa pribatu bat lortzen ari den monopolioa eta boterearen arriskua ere hortxe dugu, horrek gehienetan dakartzan eskubide urraketekin.
Bukatzeko datu guzti hauen aldetik dagoen pribatasuna eta datuen babesean arazo larriak sumatzen dira. Taldekide batek zioen bezala:

“Nahi dutena pertsona dependienteak sortzea da eta guk ez dugu horren aurka ezer egiten. Kontrakoa, batzuek proselitismoa egiten dute ikastetxeetan eta irakasleen guneetan. Gehiago inporta zaie Google School atera dela eta ez dakit non botoi bat gehitu dutela, horrek guztiak dituen ondorioak aztertzea baino.”

Eta alternatibarik ba al dago?

Ba beti bezala badaude, eta beti bezala ez dira agian erosoenak, ez da autopistatik autoz joatea bezain erosoa, baina mendi arteko bidezidorrek ere badituzte bere abantailak, ezta?
Lehenik eta behin, nik hainbeste aplikazio erabiltzen ikasi eta irakasteko beharra dagoen ikusiko nuke. Hain beharrazkoak al dira? Eta… ez al da askoz ere aberasgarriagoa aplikazio hauek nola egiten diren irakastea? Erabiltzen ikastea baino? Hortan, Software Libreak eskeintzen digun bidezidorrak aukera ikaragarriak ematen dizkigu!

Gero, teknikoki badaude alternatibak zerbitzu hauek eskeintzeko;  (ni neu ez naiz aditua, baina talde horietan azaldutako proposamenak laburtzen dizkizuet):
“Ldap + Nextclooud + Collabora online (libreoffice online) + moodle izango litzateke konboa” dio Mikelek, eta Tomas Tamayok ere Nextcloud eta Collabora oso ondo dabiltzala dio. Erabiltzaileak kudeatzeko berriz freeipa erabiltzea gomendatzen dute.
Badago baita ere Linux Eskolan sustatzeko talde bat, hementxe ikus dezakezue.

Aukerak baditugula uste dut, eta Google-i ateak parez pare ireki baino lehen hausnarketa potolo bat egitea ondo legoke. Bai irakasle, zein guraso eta hezkuntza saileko arduradunek egin beharrekoa da.

Zer irudituko litzaiguke Monsantok kudeatutako katering batek emango balie jaten Euskadiko jantoki guztiei? Merke, polit eta oso eraginkorra balitz ere … lasai lasai onartu eta sustatuko al genuke?
Gure ikasleen datuak Google-n menpe egotea nahi al dugu?

Software Librea eta hezkuntza arloan dauden beste ekimenik edo/eta talderik ezagutzen baduzu… utzi iruzkintxo bat, mesedez! 😉

Google-i buruzko eztabaida honen ondorioz, software librearen gaia hezkuntzan jorratu nahi duten software librearen aldeko aktibista batzuk @hezkuntzanlibre taldea sortu dute. Etorkizunean zer egin daitekeen ikusteko asmoz, interesa baduzu hauxe da Telegram taldearen esteka! 😉
https://t.me/hezkuntzanlibre

Logo polita ere egin dio taldeari Iñigo Gebarak!

hezkuntzanlibrezale

Eta postre bezala hementxe duzue talde hauetan elkarbanatutako liburu interesgarri bat:

Umeen argazkia Kevin Jarret-ena da, eta goiburukoa Software Librea nahi dugu kanpainako argazki bat moldatuz eginda, sinatzeko aukera duzue! 😉

Anuncios

5 Comments

    1. Kaixo Alex! Mila esker zure iruzkinagatik, eta #SoftwareLibrea-ri buruz egiten duzun lan guztiagatik! Ez gara pertsonalki ezagutzen baina zure berri izan dut askotan 😉
      Bideak zabaltzen jarraitzen dugu,

      Me gusta

  1. Reblogueó esto en Harpausoaky comentado:

    Gaur, 316. gelako Chrome Book berriak estreinatzeko aukera izan dut. Ikasturtearen seigarren astean. Bazen garaia! Azkenean, –pentsatzen nuen–, gure ikasleek ordenagailu bana izango dute eta atzean geratuko dira iraungita beharko zuketen partekatutako Windows XP-dun ordenagailu zaharrak, gaztelania hutsean zeuden ordenagailuak (A eredukoekin partekatzen ditugulako, ez besterik)…

    Estreinatu dut Google Chrome bat eta… ezin zela euskaraz jarri, ezin zela Firefox instalatu, ezin zela LibreOffice + Hobelex instalatu…

    Google enpresari alfonbra gorria jarri diogu eta ordenagailu berriekin uste baino okerrago. Eta ene espektatibak ez ziren batere altuak.

    Izaroren artikulu hau gure blogera kopiatzea erabaki dut eta denbora pixka bat dudanean ene iritzi artikulua idaztea erabaki dut.

    Denbora dudanean.

    Me gusta

    1. Kaixo Gorka!

      Mila esker artikulua elkarbanatzeagatik, ez nekien ezin zela euskaraz jarri… hau da hau!
      Nik ere euskaraz jartzeko aukera zegoela uste nuen… gure hezkuntzak software librea behar duela argi dago!
      Ondo izan,

      Me gusta

Qué te parece? Deja un comentario, que hace ilusión!!! ;)

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s