Zer da Elegose irakurle taldea?
- Fedibertsoan elkartzen den irakurketa talde irekia.
- Hilero euskarazko liburu bat hautatu, irakurri eta komentatzen dugu.
#otsailekoliburua: Azala erre
Elegoserentzat egindako lehenengo “kritika” literarioa; idazlearen lana baloratu gabe, niri sortu dizkidan sentsazioen menpe.
Zer da gustatu zaidana?
– Flashback eta istorioa zatika kontatzeko intentzioa, kapitulu motzekin erraz irakurtzekoa.
– Miren gustatu zait pertsonaia bezala, eta egungo gizartearen islada erreala ematen duela iruditzen zait.
Zer da ez zaidana gustatu?
– Istorioa gehienbat Mirenen ikuspuntutik egindakoa da. Agian flashback horiek beste pertsonaiei indar gehiago emateko erabil zitezkeen.
– Miren ezagutu dugu, baina beste pertsonaiak oso lauso gelditu dira batzuetan izenik ere jarri gabe apropos, besteetan motz nire ustez. Idazlearen erabakiz izango zen!
– Lekuen deskribapenak ez nau inoiz lekuan bertan sartu. Donostiako zatia ezagututa ere, nire imajinazioak ez du lortu kale bazter, eraikin handi edo hondartzen indarra hartzea. Berdin azal-erre bidaiarekin. Nik uste garrantzizko bidai honetan inguruko paisai, herri, pertsonen deskribapenetan murgildu beharko gintuela; ni behintzat ez naiz murgildu….
– Mirenen hausnarketak. Batzuetan beharrezkoak bere izaera ezagutzeko baina beste batzuetan luzeegi eta datu edo ekarpenik gabekoak iruditu zaizkit.
Istorioa ona iruditu zait, baina arteari buruzko gogoeta edo/facebook garaiko kritika bat espero nuen, aurkezpenak zioenari jarraiki eta ez dakit asetu nauen. Istorioa pixka bat gehiago korapilatuagoa izatea eskertuko nuke, jeje, pertsonalki gorakada-beherakada horiek eskertzen ditut.
Eta amaiera…ba tira ondo, baina niri gehiagorako gogoa utzi dit!
Beste irakurleen kritikak irakurtzeko, jarrai ezazu #otsailekoliburua traola!
https://mastodon.eus/tags/otsailekoliburua
Izaro
Hementxe ere aurki nazakezu! => https://pleroma.libretux.com/izaro
Aquí puedes ver sobre lo que suelo hablar y podemos interactuar => https://pleroma.libretux.com/izaro
Zer iruditzen? Qué te parece? Utzi iruzkinen bat, eskertuko da! Deja un comentario, que hace ilusión!!! ;)