#abuztuko liburua: Nomada

Zer da Elegose irakurle taldea?

  • Fedibertsoan elkartzen den irakurketa talde irekia.
  • Hilero euskarazko liburu bat hautatu, irakurri eta komentatzen dugu.

Nomada

Zer da gustatu zaidana?

Liburuak nola Leningrado, Hanoi eta Euskal Herria batzen dituen gustatu zait, korapiloa gutxinaka-gutxinaka askatuz.
Hanoiren deskribapenek eta bertako bizimoduaren zatiak oso ondo daude, hango zalaparta eta lasaitasunaren kontrastea polita eta sinesgarria da, te usain eta motorren burrunbara artean zaudela ematen du! Txontxongiloen lana ere miresgarria dela uste dut.
Bertan bizi ziren momentu historikoak eta Ho Chi Minh-en oihartzuna ere nabari da, eta egoeraren ondorioak eta bizitakoa ondo islaturik dagoela esango nuke.
Enbaxada barruko txostenak narrazioan sartzeak bizitasun ematen dioen tresna bat da, gehienetan ondo erabilia gainera!

Zer da gustatu ez zaidana?
Leningradoko istorio eta deskribapenek berri hotz utzi naute, ez naiz behin ere bertako Hermitage museoan, ez hango egoeran barneratu…
Enbaxadoreari kontatzen zaion istorioa ez zait bereziki ona iruditu… gainera zergatik kontatu? Kasualitate gehiegi eta Nikolay hain azkarra izanik, beste motako ateraldi edo/eta azpijokoren bat espero nuen. Inuzente xamarra iruditu zait niri bukaerako jokoa!  😉
Lehenengo pertsonan kontatzeak protagonistaren bizian murgiltzea ahalbidetzen du, baina horrek ere batzuetan albo pertsonaiak gehiegi sakondu gabe uzten ditu. Gehienbat nire ustez emozio handiko momentuek (amodio istorioek-krudeltasun handiko momentuak eta) ez naute asebete.

Beste irakurleen kritikak irakurtzeko, jarrai ezazu #nomada traola!

pantaila-argazkia '2019-09-16 16-01-59'(e)ndik

Anuncios

Zer iruditzen? Qué te parece? Utzi iruzkinen bat, eskertuko da! Deja un comentario, que hace ilusión!!! ;)

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s