Menú Inicio

Helbide Aldaketa / Cambio de Dirección

Kaixo lagunak!
Blogaren leku aldaketa bat egingo dudala esateko idazten dizuet. Badakit milaka eta milaka jarraitzaile ez ditudala, baina irakurtzen duzuonok azalpen bat merezi duzuela uste dut!
Hementxe aurkituko nauzue hemendik aurrera, ondo apuntatu helbidea gero!


https://izaroblog.github.io

Baneraman urte batzuk pentsatzen ea leku egokitik idazten ari nintzen. Zergatik diot hau?
1- Barne-aldetik: WordPress gero eta zailago eta konplikatuagoa egiten zitzaidan kudeatzen. Barne aldaketa asko, aukera piloa, eta idazteko editorea gero eta zailagoa egiten zitzaidan. Agian Markdown testuak idazteko erabiltzera ohitu izanak bere zerikusia zuen, baina denbora gehiago ematen nuen gauzak non jarri, diseinua nolakoa izan zitekeen eta plug-inak antolatzen, idazten baino. Nagikeria ematen zidan guzti horrek.
2- Kanpora begira: software librea izanik, wordpressek berak erabiltzaileen jarraipen bat egiten du, “tracker” nahikotxo jartzen ditu irakurleen gain, eta ez nengoen batere gustora egoera horrekin. Idazten nuena edonork, edonon eta edonoiz irakurtzea nuen helburu, baina irakurle horiek ere libre izatea nahi nuen, inolako jarraipenik egin gabe. Eta horren kontrolik ez nuen.
3.- Energia aldetik ere argi dago gero eta “pisu” gehiago izan, gero eta argazki, bideo gehiago eta konplikatuago izan webgunea, gero eta energia gehiago xahutzen dela. Bazen garaia zerbait egin eta nire aldetik behintzat Interneten energia beharrak txikitzeko esfortzua egiteko.

2021. urtea iritsita aldaketa egitea erabaki dut. Web orri sinpleago batera aldaketa egin, eta Markdown bidez idazten hasteko hautua egin dut. Gauzak galduko ditudala badakit, zenbat irakurle ditudan, nondik irakurtzen duten, argazki eta diseinu politak, iruzkinak egiteko aukera, mail bidez harpidetuak abisatzeko aukera… baina uste dut aldaketa beharrezkoa zela.
Github plataforma bidez ibiliko naiz lanean oraingoz, eta dena eskuragarri egongo da GNU General Public License lizentzia baten menpe.

Blog berria hobetzen joango naiz, nola dabilen gehiago ikasi ahala, baina oraingoz RSS bidez jarraitzeko aukera izango duzue. Hementxe duzu helbidea zure irakurgailuan gehitu nahiko bazenu: https://izaroblog.github.io/feed.xml
Ondo izan, eta nik idatzitakoak irakurtzen jarraitzea espero dut! 😉


¡Hola!
Os escribo para deciros que me mudo. Sé que no tengo miles y miles de seguidores, ¡pero los que leéis asiduamente creo que merecéis una explicación!
Primero de todo la nueva dirección, no vaya a ser que se me olvide! 😉 Apuntad bien la dirección!

https://izaroblog.github.io

La verdad es que llevaba unos años pensando si estaba escribiendo desde el lugar adecuado. ¿Por qué digo esto?

1- Internamente WordPress se me hacía cada vez más difícil y complicado de gestionar. Muchos cambios internos, un montón de posibilidades y el editor de textos me resultaba cada vez más engorroso. Tal vez el hecho de que me haya acostumbrado a escribir con Markdown tenga algo que ver en esto, pero dedicaba más tiempo a poner las cosas en su sitio, diseñar la web y a organizar los plug-ins que a escribir. Todo esto me daba una pereza enorme a la hora de empezar un nuevo post.
2- De cara al exterior: siendo software libre, el propio wordpress hace un seguimiento de los usuarios, tiene “trackers” que afectan a las personas que me leen y no estaba nada contento con esta situación. Quería que lo que escribía lo pudiera leer cualquiera, en cualquier sitio y en cualquier momento, pero quería que esos lectores también fueran libres, sin que nadie les hiciese ningún seguimiento ni utilizase sus datos para otros fines. Y yo no tenía control sobre eso dentro de WordPress.
3.- En términos energéticos cuántas más fotos, vídeos y más complicada sea la web, cada vez más energía es necesaria para mantener la web. Y yo en lugar de disminuir o decrecer, cada vez añadía más cosas. Ya era hora de hacer algo al respecto!

Llegado el año 2021 he decidido hacer el cambio. He optado por cambiar una página web más sencilla y empezar a escribir a través de Markdown. Sé que voy a perder cosas, saber cuántos lectores tengo, de dónde leen, bonitas fotos y diseños, posibilidad de comentarios y de avisar a las suscritas por mail… pero creo que el cambio era necesario.
De momento voy a trabajar a través de la plataforma GitHub y todo estará disponible bajo una licencia GNU General Public License.

Iré mejorando el nuevo blog a medida que aprenda cómo funciona más, pero de momento me podéis seguir a través de RSS sin problemas, aquí esta la dirección si la quieres añadir a tu lector de RSS: https://izaroblog.github.io/feed.xml

Categorías:Uncategorized

Izaro

https://izaroblog.github.io/

Zer iruditzen? Qué te parece? Utzi iruzkinen bat, eskertuko da! Deja un comentario, que hace ilusión!!! ;)

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: